1) IDENTIFIKAZIO DATUAK:
Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuak arautzen dituen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasoa dagoen informatu beharra betetzeko, ondorengo hauek adierazi nahi ditugu:
Web gune honen titularra ZUBIOLA S. COOP. enpresa da. Helbidea: Gerratxiki kalea, 6 - Landeta auzoa – 59. postakutxa – 20.730 AZPEITIA (Gipuzkoa) SPAIN. Telefonoa: 34 943 157056. Faxa: 34 943 150026 eta posta elektronikoa: zubiola@zubiola.es
2) ERABILTZAILEAK:
ZUBIOLA S. COOP. enpresaren web gunera sartu eta berau erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du eta erabiltzaile horrek onartu egiten ditu, webgunera sartu edota hura erabiltzen duen unetik, hemen jasoak dauden Erabiltze Baldintza Orokorrak. Aipatutako Baldintza horiek indarrean jarriko dira, dagokion egoeran derrigorrez bete beharreko diren Kontratazio Baldintza Orokorren kalterik gabe.
3) JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:
ZUBIOLA S. COOP., bere kabuz edota lagapen-hartzaile moduan, bere web-guneetako orrialde guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titular da, bai eta haietako elementu guztiena ere (esate baterako, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, haiek erabiltzeko beharrezko diren ordenagailu programak, haietan sartzea eta erabiltzea, eta abar), ZUBIOLA S. COOP. enpresaren titularitzakoak edota haren lizentzia-emaileenak.
ERABILTZAILEAK, bere aldetik, hitz ematen du ZUBIOLA S. COOP.en titularitzapeko Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak errespetatuko dituela. Web guneko elementuak ikusi ahal izango ditu, bai eta inprimitu, kopiatu edo gorde ere, hala bere ordenagailuko disko gogorrean edota beste edozein euskarri fisikotan, beti ere beretzat eta berak bakarrik era pribatuan erabiltzeko badira. Erabat debekatua dago, beraz, haien aldaketa, banaketa, jendeari komunikatzea, besteren eskura jartzea edota beste edozein eratako ustiapena, bai eta haien aldaketa, alterazio edota deskonpilazioa. ERABILTZAILEak ezingo du ezabatu, aldatu, saihestu edota manipulatu ZUBIOLA S.COOP.eko orrialdeetan jarria legokeen segurtasun sistema edo babeserako edozein gailu.
4) ALDAKETAK:
ZUBIOLA S. COOP.ek beretzat gordetzen du aurrez inolako oharpenik egin gabe bere web gunean egoki iritzitako edozein aldaketa egiteko eskubidea, eta web gune horren bidez eskaintzen dituen zerbitzu eta edukiak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta web gune horrretan agertzen edo kokatzen diren modua ere.
5) SARBIDEA UKATZEKO ESKUBIDEA:
ZUBIOLA S. COOP.ek beretzat gordetzen du bere web gunera eta/edo zerbitzuetara sartzeko aukera ukatu edo kentzeko eskubidea, aurrez inolako oharpenik egin beharrik gabe, bai bere kabuz bai hirugarren batek hala eskatuta, Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.
6) OINARRIZKO JAKINGARRIAK:
ZUBIOLA S. COOP. enpresa baldintza hauek ez betetzea edota bere web gunea behar ez bezala erabiltzen ez dutenen aurka legez arituko da, horretarako zuzenbidez legokiokeen egintza zibil eta penal oro gauzatuz.
|