ZUBIOLA kooperatiba erako enpresa moduan dago antolatua legez eta sortu zenetik Azpeitian dago kokatua, Gipuzkoaren bihotz-bihotzean dagoen 14.000 biztanleko herri batean.
Zubiolak haseran izan zituen jardunbideak bi esparrutakoak ziren:
- Egurrerako makineria.
- Egurrerako ebaketa erremintak.
Gerora, 1985ean, ZUBIOLAk erabaki zuen egurra lantzeko ebaketa erremintak bakarrik egiten aritzea.
1990. urtean berritze sakon bat gertatu zen ZUBIOLAren Zuzendaritza taldean, eta enpresa-proiektu berriak jarri zen abian. Proiektuaren garapena Ikerlan Teknologia Zentruarekin lankidetzan egin zen eta I+G arloan lan ikaragarria ekarri zuen. Lankidetza horren ondorioz aurrerapen garrantzitsua sortu zen bere produktu eta prozesuen hobetze lanetan.
1999an ohizko materialen ordez material oso urratzaileak agertu ziren eta, geroztik, ZUBIOLAk diamante polikristalinozko erremintak garatzen dihardu. |