|
Kooperatiba bat gara, txirbil harroketa bidez bereziki egurra, metal ez-ferreoak eta material konposatuak mekanizatzeko ebakitze erramintak egin eta hornitzen dituena.
Etengabeko hobekuntza eta berritze prozesuen bidez gure bezeroak gustura gera daitezen saiatzen gara epe luzera hazkunde jarrai eta errentagarria lortuz ZUBIOLAko pertsonen eta gizartearen itxaropenei erantzuteko.
Gure bezeroei neurrira egindako soluzioak eskaintzen aditutako enpresa bat gara. Egokitzeko ahalmenean eta erantzuteko kemenean oinarritzen dugu gure lehiakortasuna, erakunde guztiak duen malgutasunaren eta aldaketarako jarrera proaktiboaren ondorio.
Pertsonetan oinarritutako proiektu batean egiten dugu lan, arduraz eta erantzukizunez, kudeaketa arloko bikaintasuna eta talde lana funtsezko ataltzat hartuz, hala pertsonen garapen profesionalerako nola enpresaren arrakastarako.
|